XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pixkana, mugimendu eta kritika guzti hauen errota urdurituz joanen da, renazimenduko krisialdi nagusirako bideak gertuturik.

1277an, Parisko Unibertsitatean azaltzen dira irakasle berezien tesiak.

Prolema, fede eta arrazoinaren harremanetan dago.

Tesi hauek hartzen dira okertzat:
1) Kastitatea txarra dela esatea;
2)Fedea ipuietan baino ez dela finkatzen sinistea;
3)Geroko biziaz filosofiak ez duela mintzatu behar esatea;
4)Kristau fedean asmakizunik badela adieraztea
.

Ideia eta joera hauek, XII. eta XIII. mendeetako kritikagiroaren ezaugarri dira.

Bitartean, Valdo-ren erakusketa, pobrezian eta sozial mailen humiltasunaren aldekoa azaltzen da.

Orduko hierarkiaren harrokeriaren, aurrena, ebanjelioaren dirdira xumeak xoratzen du Valdo eta elizaren birjintasun zikinduak min egiten dio.

Beheko sozial taldetan valdenseek harrera ona zuten.

Behartsuen artean haien sozialismo tankerako tesiak eta ogasunen banaketak, berealdiko sinpatia ernetzen zuten.

Profeta berriaren sermoiak antsi biziz hartzen ziren.

Valdo egoera psikologiko batez baliatuko da.

Oraindik, profetek lur irekia zuten kulturagabeko herritan.

Mirari eta gauza harrigarrien gosea bait zuen herri xeheak.

Bestalde, profeta eta sasiprofetak han hemen azaltzen dira.

Sermolariek, monjeek, merkatariek, etab.